Gipuzkoako txapelketa bukaerara ailegatzen ari da eta pelotari hernaniarrak partidu garrantzitsuak dituzte gaur eta bihar. Jubeniletan, Ezeiza II-Esnaolak Euskal Herriko txapelketarako sailkatu ditzakeen kanporaketa hasiko dute, gaur, 11:00etan, Astigarragan, Zazpiturriren aurka. Leku eta ordu berdinean Garmendia-Salaberriak Gaztelekuren aurka jokatuko dute. Nagusietan bi partidu garrantzitsu daude: batetik Unai Alvarezek derrigorrez irabazi behar dio Ilunpeko ordezkariari Euskal Herriko txapelketan sartu nahi badu; gaur, 16:00etan, Azpeitian, eta Aizpitarte-Gorrotxategik Ilunperekin jokatuko dute final aurrekoetarako txartela, bihar, 11:00etan, Aginagan.
Bestalde, Burlatako txapelketako final erdietan, Ioritz Arrieta kadete hernaniarrak, Bolinaga arrasatearrarekin, Lizarrako Etxeberria-Lanaren aurka jokatuko du, gaur 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!