Juniorrek Easo A hartuko dute gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 2a, 01:00

Kiroldegian izango da partidua, 16:30etan. Bihar Kadeteetan, Hernani-La Salle.

Hernani K.E. junior taldeak Easo A hartuko du gaur kiroldegian, 16:30etan. Hernaniarrak 6garren dira orain sailkapenean, bost partidu irabazi eta lau galduta, eta Easo A bigarren dago, zortzi irabazi eta bakarra galduta. Joan den asteko porrotaren ondoren (Mugarri Alkesaren aurka, 79-52), garaipen bat behar dute hernaniarrek sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko, eta gaur lortzen saiatuko dira. Kadeteek bihar jokatuko dute, 11:00etan, Zarauzko La Salleren aurka, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!