Mutilen waterpolo taldeak Euskadiko Liga hasiko du bihar Ñañarriren aurka, 13:00etan kiroldegian. Entrenatzaileak dioenez, aurten ez dute helbururik finkatu: ´bi talde batean elkartu ditugu eta trantsiziozko denboraldia izango da`.
Mutilak eta neskak, Gipuzkoako txapeldun
Joan den asteburuan Hernaniko taldeek Gipuzkoako Kopa eskuratu zuten. Muti-lek 12-7 irabazi zioten Tximistarriri eta neskek 11-4 Easori. Hernani nagusi, beraz, Gipuzkoako waterpoloan. Bejondeiela!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!