Urbieta zelaian partidu gogorrak izan ohi dituzte hernaniarrek. Gaur, 16:30etan.
Hernaniarrak Gernikara dijoaz gaur puntu bila, eta horretarako, jokalari eta zaleekin borrokatu beharko dute, zelai gernikarra harmailetako giro txarragatik baita ezaguna. Urbieta zelaian izango da partidua, 16:30etan; elkar ondo ezagutzen duten bi talde nor baino nor.
Urbieta, zelai zaila
Azken urteetan kosta egin zaie hernaniarrei handik emaitza onak ekartzea, baina Joxe Elosegi entrenatzailea ez da garaipena ez den ezerekin konformatzen: ´Taldea ondo dago, eta Alcobendasen aurka galdu eta gero, hasi behar dugu berriz ere puntuak batzen`. Talde osoa prest izango du partidurako eta Igor Genua jubenilak debuta egingo du senior taldearekin, txapelketa ofizialean. ´Garaipena lortuko dugula uste dugu, baina ez dugu inolaz ere konfiatu behar` dio Elosegik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!