Gorengo taldeak Beriori egingo dio bisita gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 2a, 01:00

15:30etan jokatuko dute. Gazteen liga nazionalean, Hernani-Santutxu gaur 16:30etan.

Gorengo taldeak Berio bisitatuko du gaur. 15:30etan izango da partidua eta hernaniarrek joan den asteko berdinketak utzitako zapore mikatza gozotu nahi dute gaur Donostian. Muñozen mutilak bosgarren dira orain sailkapenean, 20 punturekin, eta Berio 8garren dago, 16rekin. Hernani-Santutxu, gaur Zubipen Liga nazionaleko jubenilak norabidea zuzentzeko aukera du gaur. Santutxuren aurka hiru puntu lortzea ezinbestekoa dute zuriberdeek, jaitsiera postuetan baitaude. 9 punturekin 14garrenak dira 16tik. Emakumezkoen kadeteak ere Zubipen jokatuko du gaur Oriokoren aurka, 12:00etan. Hernaniarrak hirugarren dira taulan eta joan den astean Touringi irabazi zioten (2-3). Emakumezkoen ligakoak Añorgara dijoaz bihar, eta liderrari ezustekoa eman nahi diote, 09:45etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!