Lasarte Oria Bizirikek eta Zubieta Lantzenek eskerrak eman dituzte

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 2a, 01:00

Joan den asteburuko manifestazioak izan zuen erantzunaren aurrean, eskerrak eman dizkiete Lasarte Oria Bizirikek eta Zubieta Lantzenek, bertara agertu ziren guztiei, hernaniarrak barne, Kronikara bidalitako oharrean azpimarratu dutenez. Alternatibak badaudelako, Errausketari ez, ez Zubietan eta ez beste inon lemapean 10.000 lagun bildu ziren eta antolatzaileek eskualdeko udal guztiei eskatu diete, ´herritarren eskaria kontuan hartzeko`. Horrez gain, salatu dute Lasarteko Udalaren jarrera ´kartelak onartuko zituela esan arren, jarritakoan kendu zituelako, emakumearen zentro zibikoan hitzaldi bat emateko baimena ukatu zuelako eta manifestazio bukaerako ekitaldirako elektrizitatea ukatu zigulako, nahiz eta azken unean berak ere apuntatu`. Gipuzkoako zaborraren gestioak oraindik aldeko bira eman lezakeela eta, jendea animatu dute ´alternatiba osasungarrien aldeko ekitaldietan parte hartzera`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!