AEKko kideak Bilbon barrena

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 2a, 01:00

HERNANI eta Astigarragako AEKko ikasleak eta irakasleak Bilbora irteera egin zuten azaroan. Goizean Zugaztietara joan ziren, garai bateko meategiak ikustera eta industrializazioaren aurreneko aztarnak ezagutzera. Ondoren Negurirantz egin zuten, bertako jauregiak ezagutzera. Bilbora joan ziren segidan eta bertan, Guggenheim museoa eta Euskalduna jauregia bisitatu zituzten besteak beste. Azaldutakoaren arabera, egun pasa ederra egin zuten, eta aprobetxatu zuten, historia pixka bat gehixeago ezagutzeko eta Eukal Herriko hiriburuetako bat ikusteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!