Saharako errefuxiatuen osasun egoera azaldu zuen Txema Andak Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 2a, 01:00

Saharako Osasun Koordinaziorako bulego ordezkaria da Txema Anda.

Udalak, Saharako haurren harrera familiek eta kooperazio taldeak antolatuta, hitzaldia eman zuen asteazkenean Txema Anda sendagile gasteiztarrak, Saharako errefuxiatu guneetako osasun egoeraren inguruan. Andak nabarmendu zuen egoera oso gogorra dela, ´are gogorragoa aurtengo otsaileko uholdeen ondoren`. Azalpena oinarritik hasi zuen, osasuna, errefuxiatu, eta errefuxiatu kanpo kontzeptuak azalduta. Aurrera joan ahala, gaian sakondu zuen, eta joandakoek parte hartu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!