Elkartzenek antolatuta, hitzaldia izan zen joan den ostegunean, Biterin, etxebizitza arazoak dituen alternatibei buruz. Nekane Jurado ekonomialariak Estatu guztiko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europa guztiko egoerak aztertu eta konparatu zituen, Elkartzenek eskatzen duena ´utopia bat ez dela` azaltzeko. Elkartzenek etxebizitza arazoaren aurrean eskatzen duen puntu nagusietako bat da alokairu sozialeko etxebizitzaz osatutako parke publikoa eraikitzea.
Alde haundia portzentaietan
Espainiako estatuan alkilerreko etxebizitza kopurua oso bajua da Europako zenbait herrialderekin alderatuta, eta EAEko datuak oraindik bajuagoak dira, Juradok nabarmendu zuenez: 2000 urtean, Ekialdeko Alemania izan zenean, %69 zen alkilerreko etxebizitza; Mendebaldeko Alemanian, %58; Holandan, %47; Espainian, %11; eta EAEn, %8. Nabarmendu zuen ´herrialde aberatsenetako herritarrek` dutela jabego pribaturik txikiena ´prestamo batek, bizi guztirako bizi kalitatea jaisten duelako`. Aldiz inseguritate ekonomiko haundiagoa dagoen herrietan jendeak etxea garantia moduan erosten duela azpimarratu zuen, ´mezu hori saltzen delako`.