Kartel proposamenak aurkezteko azken eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 1a, 02:00

Datozen inauteri jaietako kartel lehiaketarako proposamenak aurkezteko azken eguna gaur da. Biteri kultur etxean aurkeztu behar da jatorrizko lana, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Lanak 38 zentimetro zabal eta 44 luze beharko ditu eta paperean, nahiz digitalean, neurri berekoa aurkeztu beharko da. Ondoan, karta azal itxi bat aurkeztu beharko da eta bertan egilearen izena, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!