Javier Madrazo izango da gaur herrian, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburua. Berarekin batera Roberto Cacho ere izango da, Bizigune programako zuzendaria. Bizigune programa Hernanin garatu ahal izateko hitzarmena sinatuko dute Hernaniko Udalarekin eta horrela programa Udaletxeko Etxebizitza Sailetik bideratuko litzateke zuzenean. Programa honek etxe hutsak alokairuan jarri nahi ditu prezio sozial batean, instituzioak bitartekari direla.Eguerdiko 12:30etan, Udaletxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!