Etxerat elkarteak deituta kontzentrazioa izango da gaur Zinkoenean, 20:00etan, Estatus politikoa orain, Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin. Bestalde, Etxeratek jakitera eman du Gabonetako zestoaren errifak saltzen ariko direla gaur, 18:00etatik 20:30etara Kale Nagusian eta igandean, 11:00etatik aurrera Atsegindegin.