BIDE Bazterretan bila, errepresio frankistari buruzko dokumental zikloak aurrera jarraitzen du Sandiusterrin, Karbonera Guneak eta Zine Txiro Sareak antolatuta. Gaur Ezkaba. La gran fuga de las carceles franquistas dokumentala jarriko dute, aurten egindakoa eta Gipuzkoan orain arte estreinatu gabekoa. Dokumentala Iñaki Alforja egileak aurkeztuko du.
Iñaki Alforja : ´Europan gertatu den
ihesaldirik haundiena da`
Iñaki Alforjak Kronikari azaldu dionez, dokumentalak kontatzen du 1938ko maiatzaren 22an, Gerra Zibil erdian, Iruñeako Ezkaba mendian dagoen San Cristobal gotorlekuan izandako ihesaldia. Diktadurako kartzela gogorrenetarikoa zen Ezkabakoa eta bertatik 785 presok egin zuten ihes. ´Europa mailan izan zen ihesaldirik haundiena da, eta Euskal Herrian bertan, Iruñean, gertatu zen gainera`.
Iñaki Alforja zinegileak azpimarratu du dokumentala memoria historikoa berreskuratzeko saio bat dela, ´amnesia historikoaren biktimak baikara gu ere`, bere hitzetan. Dokumentala orain arte Nafarroan bakarrik jarri dute.