Mendizabal IIk lauterdiko txapelketako finala bihar Muskizen

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 30a, 02:00

Oier Mendizabal ezustean sailkatu zen bigarren mailako Asegarceko lauterdiko txapelketako finalera, joan den ostiralean Beloki IIri 22-9 irabazita. Biharko finalean Aratz Mendizabal izango du aurrean, ligaxkako hiru partiduak irabazi dituena. Finala Muskizgo Donibane frontoian izango da, bihar 19:30etatik aurrera. Aurretik, Olaizola I-Errasti/Agirre-Zearra partidua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!