Bazkari herrikoian 400 pertsona izan ziren. Goizean postuz beteta egon zen Goizuetako plaza. Hernaniko gazteek akelarrea antzeztu zuten.
Goizuetan feria ospatu zuten joan den larunbatean eta herria jendez bete zen. Goizuetako eta inguruko artisauak postuak jarri zituzten plazan eguerdira arte eta bisitari ugari izan zituzten. Eguraldiak lagundu zuen, nahiz eta euri pixka bat bota, postuak jasotzen ari ziren bitartean. Goizeko 10:00ak aldera hil zuten txerria, plazan bertan. Ondoren, frontoi berrian bazkaria egin zuten 400 bat lagunek eta goizean hil eta zatitutako txerria zozketatu zuten.
Arratsaldean, jendea herrian barrena ibili zen, giro onean eta pixkanaka jendea erretiratuz joan bazen ere, asko izan ziren Hernaniko gazteen akelarrea ikusi eta gaua luzatzea erabaki zutenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!