Bigarren eta hirugarren sailkatuak izango dira aurrez aurre, gaur 18:00etan.
Yone Boutiquek UDA Mercedes Goiko Autoren aurka jokatuko du gaur, Aretxabaletan. Ez dute partidu erraza izango; batetik, talde atxabaltarra ondo sailkatua dagoelako (hirugarren, hernaniarrengandik bi puntura); eta bestetik, hernaniarrek ezingo dituztelako jokalari guztiak zelairatu, Miguel, Igor Cuenca eta Ivan baja izango baitira. Galduz gero, Yone Boutiquek postu bat galduko luke sailkapenean, baina hala ere, ez luke liga-hasiera ona zapuztuko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!