Gerra zibileko irudiak Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 29a, 02:00

Bide bazterretan bila dokumental zikloa ari dira eskaintzen Sandiusterrin, Karbonerak eta Zine Txiro sareak antolatuta. Astelehenean aurkeztu zuten zikloa Sandiusterrin Patxi Urrestarazu Aizpurua Kabukik eta Patxi Xabier Ibarzabal Enaola Olik. Aurkezpen ekitaldian, Joseba Tapia trikitilariak Gerra Zibileko hiru kanta eskaini zituen; Maialen Lujanbio bertsolariak hiru bertso; eta Urko Apaolaza historialari eta kazetariak Hernaniko fusilamenduen inguruko azterketaren berri eman zuen. Ondorenean, Udazkena Oraindik dokumentala proiektatu zuten, Ion Zabaletak egindako irudi eta musika grabazio labur bat aurkezpen moduan erabilita. Atzo, berriz, Gernikako Bondardeaketa: Giza aztarna eta Mujeres del 36 dokumentalak eskaini zituzten. Gaur beste bi dokumental izango dira: 18:00etan, La Columna de los ocho mil; eta 20:00etan, ...De toda la vida.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!