Etxebizitza arazoaren alternatibei buruzko hitzaldia bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 29a, 02:00

Nekane Jurado ekonomilariak emango du hitzaldia, 19:30ean.

Elkartzenek antolatuta etxebizitza eskubidearen aldeko zenbait ekitaldi ari dira burutzen Hernanin, Etxebizitza: XXI. mendeko esklabutza, hautsi kateak lemarekin. Bihar, osteguna, hitzaldia emango du Nekane Jurado Ekonomilariak Biterin, 19:30ean, etxebizitza arazoak izan ditzakeen alternatibei buruz.

Parodia larunbatean Joan den larunbatean, Elkartzenek bere boletina zabaldu zuen Hernaniko kaleetan eta parodia bat egin zuen, Etxebizitza: XXI. mendeko esklabutza, hautsi kateak mezua aldarrikatzeko: korbata eta trajez jantzitako gizon batek latigoz jotzen zituen etxea erosi behar zutenak. Irudian parodia egiten Kale Nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!