Elizatxoko berrurbanizazioa inauguratua

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 29a, 02:00

Joan den larunbatean inauguratu zuten Elizatxo auzoko berrurbanizazioa, auzotarrek eta udaletxeko ordezkariek. Inaugurazioaz gain, omenaldi bat ere egin zioten Elizatxoko hasierako urbanizazioari oso lotuta egondako bi laguni: Jose Luis Gonzalez Galdeano eta Antonio Alfarori. Bi lagun hauek Oriamendi Kooperatibako sortzaileetakoak izan ziren. Bere garaian urbanizazioa egin zenetik, lehenengo aldia da berritze lanak egin dituztela auzoan: lur azpiko ornidura lanak (ur, argi eta abar), umeen parkea berritu, zailtasun urbanistikoak kendu eta abar. Lanak nola gelditu diren ikusteko aukera izan zuten larunbatean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!