25 artisau eta beren lanak ikusgai izango dira igandean Hernanin, Artisau Azokan

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 29a, 02:00

Eguraldia dela-eta, Atsegindegin izango da aurten, goiz eta arratsalde. Elikagaien postuak, dultzaineroak, trikitilariak eta haurrentzako tailerra ez dira faltako 27garren edizio honetan.

Igandean 27garren artisau azoka egingo dute Atsegindegin, GABILTZA Gipuz-koako Artisau Elkarteak antolatuta eta Udaletxearen, Orona enpresaren, tabernarien eta errugbi klubaren laguntzaz. 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, 25 artisau izango dira lanean eta beren lanak jarriko dituzte ikusgai eta salgai. Egurra, miniaturazko harriak, pelotak, bisuteria, marketeria panpinak eta abar izango dira Atsegindegin. Horrez gain, txokolatea, taloak, pastak eta elikagai gehiago ikusi ahal izango dira beste 10 postuetan. Haurrak ere izango dute beren lekua, beraientzat prestaturiko tailerrean. Hau dena, dultzaineroen eta trikitilarien musikak girotuta.

Karlos Irazu, motozerrarekin
Eguerdi partean Karlos Irazu larrauldarrak egurra transformatzeko erakusketa egingo du eguerdi partean: horretarako, motozerraz baliatuko da.


Hernanitik 5 artisau
Hernaniko 5 artisauek ere hartuko dute parte igandeko azokan. Anastasia Leunda, Maider Kalonje, Jaime Septien, Kulunkako Nerea eta Itziar eta Paco Muriana izango dira herriko ordezkariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!