Hernanik garaipen argia lortu zuen Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 3a, 01:00

0-21 irabazi zuten, jokoa dominatuta.

Hernanik denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen atzo Gernikan, 0-21. Hernanik oso indartsu hasi zuen partidua eta bi zigor kolpe eta bote-lasterreko drop batekin aurreratu ziren. Bigarren zatian Pelazek entsaioa egin zuen bere zelaiko 22an intersekzioa egin eta gero. Beste entsaioa Insaustik egin zuen; dropa O. Garmendiak eta zigor kolpeak I. Garmendiak. Hernaniar ugarik animatu zuen taldea harmailetatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!