500 Urteko harriok ez dugu hau merezi

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 28a, 02:00

Uste degu Portalondoneko 500 urteko harriok ez dugula hau merezi. Pintadak, kalte handia egiten digute bai guri ta baita Hernaniko eraikin guztiei, oso eder eta baliotsu ugari barne. Atzo udaletxeak garbitu gintuen baina aldi berean asko higatu, desgastatu, ere. Gaur gauean berriro leku berberean itxusitu gaituzte argazkietan ikusi daitekenez. Ziklo hau mila bider errepikatu da azken urte hauetan. Ez dakigu hoberena ez ote den betirako orain gauden bezela uztea. Gaur berriro ´borroka` ta ´antolakuntza` hitzak idatzi dizkigute; orokorki hartuta beharrezkoak dira zuen denon bizitzetan bai, baita Hernani ta Euskal Herriarentzat ere beste gauza askoren artean noski, baina ezinbestekoa al da iritzi, ideia edo salaketa guztiak horma baten adieraztea? Guztiz alferrikakoa, zikina ta guretzat oso kaltegarria iruditzen zaigu. Hernaniar guziak hori egingo balute zein itxura izango luke gure herri maiteak? Nola elkar ulertuko dezute horrela zuzendutako mezuekin? Bake prozesuak ahalegin berezia merezi du eta beste modu demokratiko asko daude zuen nahi guziak adierazteko, elkarrekiko errespetoz ta elkarrizketa ta lana eginez lortu ditzakezuelarik. Amaitzeko, badakigu gu harrion arazo hau ez dela herri honek duen garrantzitsu ta gogorrena. Badituzue hainbat konpondu beharrekoak baina gutxienez konpondu itzazue Hernani garbi ta ikusgarri batean. 500 urteko gorabeherez betetako historia izan dugunok beste horrenbeste bizi nahi ditugu aurrerantzean baina bake ta giza eskubide guzien bidetik. Ziur gaude denon ahaleginarekin lortu dezakezuela. Animo! Besarkada bero bat ta aurrera Hernaniarrok! Portalondoneko harri minduak.

Mikel Gurutzeaga Zubillaga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!