Mendiriz Mendi elkarteak gertuko mendi batera antolatu du gaztetxoentzako hurrengo irteera, Buruntza mendira hain zuzen ere (441 metro). Asmoa da Hernanitik oinez igotzea Buruntza tontorrera eta handik Andoaina jaistea. Andoaindik lineako autobusean etorriko dira bueltan Hernanira. Irteera datorren igandean da eta izen ematea abenduaren 1ean bukatuko da, ostiralean. Izen ematea debaldekoa da irteera honetan, baina autobusa edo trena hartzeko dirua eraman beharko dute neska-mutilek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!