Lur Korta ipuin kontalaria izango da gaur Hernaniko udal liburutegian. Betiko moduan, bi saio eskainiko ditu: arratsaldeko 17:30ean 3-4 urte arteko neska-mutilentzat kontatuko ditu ipuinak; eta arratsaldeko 18:00etan, 5-7 urte artekoentzat. Ipuin kontalarien emanaldi hauek Udalak antolatzen ditu Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.