Hernasax zikloa izan da lehengo aste osoan Hernanin eta igandeko Bandaren kontzertuak itxi du aurtengo zikloa, saxoa oinarri hartuta egindako emanaldiarekin. Roberto Pacheco saxo jole hernaniarra izan da antolakuntzan buru belarri aritu dena eta oso gustora dago lehen edizio honek izan duen erantzunarekin: ´larunbatean esaterako Sandiusterri txiki geratu zitzaigun eta igandean Bandak oso kontzertu dotorea eman zuen` nabarmendu du. Argazkian Hernaniko Banda kontzertu aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!