Haroren aurkako partidua atzeratua

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 29a, 02:00

Hernaniko seniorrek asteburuan zuten partidua atzeratu egin dute eta datorren igandean jokatuko dute, Haron, eguerdiko 12:00etan. Bestalde, Hasierako txapelketa irekian Hernaniko jubenilek galdu egin zuten Fortunaren aurka 3-0, eta Hernaniko taldeen arteko partidua senior neskek irabazi zuten 3-1. Bestalde kadeteetan, 1-3 irabazi zuen Hernanik Laskorainen aurka eta Alebinetan, Langile Bk 2-1 irabazi dio Elizatxori eta Urumeak 3-0 Langile Ari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!