Haurrek eskariak egin zituzten atzoko pleno berezian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 2a, 01:00

ESKOLA Agenda 21aren barruan, pleno berezia izan zen atzo. Elizatxo, Langile eta Urumea ikastoletako haurrek herriko mugikortasuna landu dute eta gai honekin lotutako eskakizunak egin zizkioten Alkateari: espaloiak zabaltzeko, eskolara bizikletaz joateko bide gorri sarea osatzeko eta semaforoak gorrian denbora gutxiago pasa dezatela eskatu zuten, besteak beste. Alkateak eskariak banan bana erantzun zituen. Aurtengo ikasturtean Ereñotzuko Txirrita eskola ere sartuko da Eskola Agenda 21 programaren barruan. Aurten ere mugikortasuna aztertuko da programa honen barruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!