Hitzaldia izango da gaur Biterin, Saharako errefuxiatu kanpamenduetan dagoen osasun egoerari buruz. Txema Anda, sendagile eta Saharako osasun Koordinaziorako bulegoak Europan duen ordezkaria, izango da hizlaria. Antolatzaileak dira Saharako haurren harrera-familiak, Kooperazio taldea eta Udala, eta nabarmendu nahi izan dute Saharako errefuxiatu kanpamenduetan bizi den egoera gogorra. Gaur, arratsaldeko 20:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!