Joseba Tapia, Maialen Lujanbio eta Urko Apaolaza gaur zikloaren aurkezpenean

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 27a, 02:00

KARBONERA Guneak eta Zine Txiro Sareak antolatuta gaur hasiko da Bide Bazterretan bila zikloa, errepresioa frankistari buruzko dokumentalen proiekzioa. Aurkezpenean Joseba Tapia musikaria izango da eta baita Maialen Lujanbio bertsolaria ere. Horrez gain, Udazkena Oraindik, Hernanin kokatutako dokumentala botako dute, eta dokumentala aurkezten Urko Apaolaza, historialari eta kazetari hernaniarra, izango da.
Dokumentalak Hernanin 1936an fusilatu eta lurperatutako 197 pertsonen familien testigantzak biltzen ditu, besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!