‘Nomadak TX’ eta ‘Cars’ Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 24a

Asteburu honetan Nomadak TX filma ikusteko aukera izango da Biterin. Filme honek Oreka TX txalapartariek sonoritate ezberdinen bila munduan zehar egindako bidaien berri ematen du. Gaur 22:30ean emango dute, bihar 19:30ean eta 22:30ean, eta igandean 19:30ean. Haurrentzako Cars marrazki bizidunetako filma emango dute, bihar eta etzi, 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!