65 urtez gorakoei diru lagun-tzak bideratzeko ordenantza berria onartu zuen Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak, herenegun egindako bileran. Ordenantza Plenoan onartu behar dute abenduan eta ondoren esposizioan jarriko dute. Ongintza Batzordetik esan dutenez, urtarrila-otsaila izango da ordenantza indarrean izaterako.
Itxaron zerrendan daudenentzat
Ordenantza honekin Etxe laguntza jasotzeko itxaron zerrendan dauden 65 urtez gorako pertsonei lagundu nahi zaie. Modua hau litzateke: Ongintza Patronatuak diru laguntza bat emango luke eta eskatzaileak berak kontratatu beharko luke laguntzailea etxerako, egutegia ere erabakita. Honekin ´erabiltzailearen autonomia` indartu nahi du Patronatuak. Astean hiru orduko asistentzia aurreikusten du, gehienez, eta eskatzaileak azken 5 urteetan Hernanin erroldatua behar du, laguntza jasotzeko.
Gobernu Batzarra atzo
Atzo ohiko bilkura egin zuen Gobernu Batzarrak eta bertan 9 puntu eztabaidatu zituzten. Horietako batean onartu zituzten RENFEko apeaderotik hirigunera jarri nahi duten igogailuen proiektuaren oinarriak eta hurrengo pausua obra adjudikatzea izango da. Hilerrian egin beharreko berrikuntzen aldaketa ere onartu zuten; kapilan aldaketa batzuk egingo dituzte, gorputzak tenperatura egokian edukitzeko baldintzak betetzeko. Gorputzak hilobietan sartzeko makina bat ere hartuko dute eta hau gordetzeko biltegia eraikitzea aurreikusi dute.