Gaur Ansa ahizpak eta bihar feria Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 24a, 02:00

gaur 20:00etan, Ansa ahizpen emanaldia izango da Goizuetako Ganbaran, biharko feriaren aperitibo gisara. Bihar, herriko plazan (eguraldi txarrarekin, eskolako frontoian) 30-40 postu izango dira ikusgai goizean: barazkiak, tresna zaharrak, ganadua... Ondoren txerria hilko dute eta herri kirolak izango dira. Herri bazkarian indarrak hartu eta Kupela taldearen kontzertua izango da arratsaldean eta gauean Hernaniko gazteek akelarrea antzeztuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!