18/98 sumarioko epaiketak salatzeko autoinkulpazio kanpaina izango da larunbatean. Goizeko 11:00etan autoinkulpazio bilketa hasiko da Plaza Berrian, eguerdiko 14:00ak arte. Arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara Karkaba eta Kale Nagusiko bidegurutzean izango dira autoinkulpazioak biltzeko mahaiak. Goizeko ekitaldian, sagardo dastaketa, eta pintxoak izango dira (Tolarea, sagardogileak eta herriko harategi eta dendei esker) gaiteroekin, abeslariekin eta abesbatzekin batera. Bestalde, Hernaniko 18/98 lan taldeak prest egongo liratekeen herriko denda eta harategei deia luzatu die janaria emateko, larunbat goizean egingo diren pintxoetarako. Salmentarekin epaiketak sortu dituzten gastuei aurre egin nahi zaio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!