zubieta lantzen, Lasarte-Oria Bizirik eta Errausketaren aurkako Koordinadorak, manifestazioa deitu dute larunbaterako, Erraustegirik ez! Ez Zubietan, Ez inon! lemapean. Urumea Bailara Bizirik taldeak, Kronikara bidalitako prentsa oharrean, bat egiten du deialdiarekin eta dei egiten du manifestaziora joateko.
´Ez da herri bakarraren arazoa`
Urumea Bailara Bizirik taldeak bidalitako prentsa oharrean azpimarratzen da ´erraustegia kokatzeko proposatutako azken puntua Zubieta bada ere, arazoa ez da beraiena bakarrik` eta ildo horretan aipatzen dute ´Zubietan proposatutako bi kokalekuetatik Hernaniko hirigunera 4 km inguru besterik ez daude, beraz, Hernani erraustegiaren eragite eremuan dago bete betean. Hernaniarrek zuzenean jasango genituzke erraustegiaren eraginak`.
´Alternatibak landu beharra`
Urumea Bailara Bizirik taldearen hitzetan ´berriro diogu kokalekua ez dela arazoa. Arazoa, errausketa sistema bera da, ondorio larriak dituelako inguruko bizilagunen bizi kalitate eta osasunean`. Alternatibak badaudela eta horiek landu behar direla aipatzen du taldeak, ´Gipuzkoako Foru Aldundiak berak, PIGRUG planean, prebentzioa, berrerabilpena, berziklapena eta konpostajea aipatzen ditu erraustegiaren aurretik, baina gero erraustegira jotzen dute`. Gehitzen dute ´Erraustegiaren inguruko debate sozialarekin bakarrik, Gipuzkoako berziklapen maila izugarri igo da azken urteetan eta honek erakusten du, herritarrak prest gaudela esfortzu bat egiteko. Instituzioetatik benetan hau bultzatzeko borondatea eta baliabideak jarriz gero, zaborren kudeaketaren arazoan aurrerapauso izugarria egingo litzateke, erraustegirik gabe`.
Manifestaziora joateko deia
Urumea Bailara Bizirik taldeak dei egiten die hernaniarrei larunbateko manifestaziorako joateko ´irailaren 23an Hernanin egindako manifestazioan agertutako indarra, Lasarten ere agertzeko, horrela erakutsiko baita, kokaleku bat izan edo bestea izan, herritarrak erraustegiaren aurka gaudela.` Manifestazioa larunbatean da, azaroaren 25, 17:00etan, Lasarteko Okendo plazatik aterata.