Ave Marian parkea egiteko obrak hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 23a, 02:00

AVE Mariako lorategia parke publiko zabala bihurtzeko obrak hasi dira. Obra honekin parke ireki bat egin nahi du Udalak, hirigunean aisialdirako gunea izateko. Hernaniko Berdeguneak erakusketan proiektua ikusteko aukera izan zen, Biterin.

Lorategia abandonatuta

Udalak azaldu du lorategia utzita egon dela urtetan eta oso egoera kaxkarrean zegoela. Goroldiko teknikariek bertako landaretzari balioa emateko proiektua egin dute. Hori dela eta zenbait zuhaitz kendu egin dituzte, akaziak eta mimosak esaterako. Hauen ordez, mimosa baso berri bat aldatuko da. Indigaztainondo batzuk ere kendu dituzte, elkarrengandik gertuegi zeudelako. Magnolio, arbustu, palmondo, sahats negarti, kakiondo eta astigarrak eta gainerakoak babesteko inguruko landareak kendu eta inauzi egin dira.

Bide sarea

Parkea zeharkatuko duen bidexka sare bat ere egiten ari dira, herriko puntu ezberdinak lotzeko alternatiba izan nahi duena, Udalaren hitzetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!