Etxabe gaur Galarretako estelarrean

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 23a, 02:00

Jokin Etxabe Hernanin bizi den erremontista Galarretako estelarrean ariko da gaur. Zeberio IIrekin bat, Ezkurra eta Aizpuru garaitzen saiatuko da jaialdiko bigarren partiduan. Zeberio IIk, azken 21 partiduetatik 16 irabazi ditu. Ezkurra, berriz, ez dabil bere momentu onenean; hortaz, neurketa parekatua espero da. Beste hiru partidu ere izango dira, 16:00etan hasita: Larrea-Agirrezabala/Zalakain-Astibia, Altuna II-Auzmendi/Juaristi-Urrutia eta Sarasua-Badiola/Iribarren-Jon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!