Hernanik 4
Usurbilek 0
Hernani bolada onean dabil eta atzo ere 4 eta 0 irabazi zuen Usurbilen kontra jokatutako partidua. Partidua erraz irabazi zuten txuri berdeek eta Usurbilkoei ez zieten golik sartzeko aukera bakar bat ere utzi.
Bigarren zatian hobeto
Taldeko entrenatzailea den Jon Zabaletak azaldutakoaren arabera, Hernaniri aurreneko zatian partiduan sartzea kosta zitzaion. Hala ere hernaniarrek gol bat sartu zuten aurreneko zatian, penaltiz, eta markagailua 1 eta 0 zela bukatu zen aurreneko zatia. Bigarren zatian hobetu jokatu zuten hernaniarrek eta beste 3 gol sartu zituzten. Jonek eta Amagoiak gol bana sartu zuten atzokoan eta Maitanek 2 gol sartu zituen. Hernanik 7 garaipen daramazki eta denboraldi txukuna ari da egiten. Datorren astean Añorgaren kontra jokatuko dute eta partidu zaila izango da, añorgarrak sailkapeneko buru baitijoaz.