Udaltzaingo batzordea

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 22a, 02:00

Gaur arratsaldean izango da Udaltzaingo Batzordea ere, 16:30ean. Batzordean 4 puntu izango dituzte eztabaidagai eta horietako batean Sorgintxulo-Atarrabiyo eta Balantxako aparkalekuak izango dira hizketagai. Atarrabiyo parke inguruan, Marieluts auzotik gertu, erreduktoreak eta bateria moduko aparkalekuak jarri dituzte eta Balantxako aldapan marra horia jartzea aurreikusi dute, jendeak autorik utzi ez dezan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!