Urumea Bailara Bizirik plataformak batzarra deitu du gaurko. Bertan hitz egingo da erraustegiaren inguruko gaur egungo egoeraz. Horrez gain, Zubietako errausketaren kontrako plataformak larunbaterako deitu duen manifestazioaz ere hitz egingo da. Jakinarazi dute, manifestazioa arratsaldeko 17:00etan aterako dela, Lasarteko Okendo plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!