Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleen kontzertua izango da gaur. Banda, korua, trikitixa taldea, akordeoi taldea, euskal soinu tresnaz osatutako taldea eta piano taldea entzuteko aukera izango da. Estilo aldetik ere kontzertua anitza izango da, musika modernoa, klasikoa eta euskal piezak izango baitira tartean. Guztira 100 bat ikasle pasako dira taula gainetik, 11 eta 14 urte artekoak. Kontzertu bukaeran 2 eta 3garren maila bukatu duten musikariei diploma banatuko zaie. Gaur 18:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!