Hernaniko Udalak antolatuta, bide hezkuntzari buruzko hitzaldia izango da gaur, adinekoei zuzendua. Ramon Aizpiolea eta Jon Retegi udaltzainek adinekoei azalduko dizkiete eguneroko bizitzan izan ditzaketen arriskuak, herri barruko trafikoa dela-eta. Horien aurrean zein neurri hartu behar lituzketen azalduko dute. Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Goiz Eguzki zentroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!