AMHER elkarte multikulturalak, hitzaldia eta kultur arteko festa egin ditu lehengo astean, ´arrazakeriaren aurka armarik onena informazioa eta elkar ezagutzea da` lemapean eta erantzunarekin gustora gelditu dira Kronikari azaldu diotenez. AMHERek eskerrak eman dizkie ekitaldi hauetan parte hartu duten herritar guztiei orokorrean, eta bereziki ´Hernaniko ikastetxeetako neska mutilei, egin duten lanagatik, eta herriko prentsa eta irratiari egindako jarraipenagatik`.