Langileentzako zenbait ikastaro hasiko dira urtarrilean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 4a, 01:00

Hernani Institutuak langileentzako ikastaroak antolatu ditu eta horietako batzuk urtarrilean hasiko dira. Urtarrilaren 10an hasiko dira honako ikastaroak: Planuen interpretazioa eta Automatismo neumatikoa eta elektro-neumatikoa. Urtarrilaren 23an hasiko da CNC tornu ikastaroa; eta urtarrilaren 30ean, Antenen instalazioa, muntaia eta mantenimendu ikastaroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!