ZINE Foruma antolatu du Berdintasun Kontseiluak gaur, larunbatean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Sueño de una mujer despierta laburmetraia jarriko dute, Azucena de la Fuente zuzendariarena. Zuzendariak berak aurkeztuko du laburmetraia.
Filmak emakumearen kontrako indarkeria salatzen du, irudimen haundiarekin eta baita ironia puntu batekin ere. Filmak sari ezberdinak jaso ditu. Gaur eguerdiko 15:30ean, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!