Hernani 10
Alcobendas 18
Hernanik estu hartu zuen atzo liderra Landaren, baina, azkenean punturik gabe gelditu behar izan zuten, lehen mailara igotzeko hautagai nagusia den taldearen kontra. Lehen zatia 7-7ko emaitzarekin bukatu zen eta bigarrenean 10-7 aurreratzea lortu zuten hernaniarrek zigor kolpe bati esker. Madrildarrek, ordea, bi zigor kolpe sartu zituzten eta aurretik jarri ziren 10-13, eta Hernanik justu-justu, baina makiletatik kanpora bota zuen beste zigor kolpe bat, sartzea batere xamurra ez zena.
Garaipenaren bila
Partidu bukaeran, berdintzeko aukera izan zuen Hernanik, entsaio marratik oso gertu, makiletara botatzeko aukera izan baitzuten, baina garaipenaren bila joan zen. Baloia entsegu marraren gain-gainean ere izan zuten hernaniarrek, baina Alcobendasek talde indartsua dela erakutsi zuen, eta lana beltz eginda, arrisku egora gainditzea lortu zuen. Askotan gertatzen den bezala, azkenean madrildarrek lortu zuten entsaioa luzapenean. Hernanik partidu ona jokatu zuen, nahiz eta saririk ez lortu, eta goian ibili litezkeela erakutsi zuten, liderrari bidea zail jarrita.