Datorren ostegunetik igandera saxofoiaren bueltan lau kontzertu izango dira Hernanin, Musika Eskolak antolatuta, eta Musika Bandaren laguntzarekin. Pirineos Jazz Orkestak emango dio hasiera jardunaldiei eta hortik aurrera talde ugari pasako dira Hernanitik igandera bitartean. Ostegun, ostiral eta larunbateko kontzertuak Sandiusterrin izango dira, eta igandekoa udaletxeko arkupeetan emango du Musika Bandak.
Hernani eta saxofoia
Antolatzaileek Hernanin saxofoiak duen indarra azpimarratu dute: ´Manolo Sagarna saxofoi jolea zen, Zipri Otxandorena saxofoi jolea da, Joaquin Ortega Canario, Miguel Goiburu, Judith Montero, Miguel Mari Lizarza, Roberto eta Itsaso Pacheco...`
Egitaraua
Osteguna, 19:30, Sandiusterrin: Pirineos Jazz Orkesta: ‘Tam Tametik Tom Tomera, jazzaren historia’.
Ostirala, 19:30, Sandiusterrin: Josetxo Silguero Gorriti & Gasteizko musika elektroakustiko laborategia.
Larunbata, 18:00, Sandiusterrin: Hernasax topaketa.
Igandea, 13:00, Arkupeetan: Musika Bandaren kontzertua.