18/98 AUZIAN inkulpatuak direnekiko elkartasunez, J’accuse izeneko autoinkulpazio kanpaina hasi du 18/98 + lantaldeak eta datorren larunbatean Hernanin izango da autoinkulpazioak biltzeko eguna. Lantaldeak dei egiten die hernaniarrei beren autoinkulpazioa azaldu eta auzi honen aurka pauso bat emateko. Hernaniko ekitaldiak Tolarea sagardo kofradiaren babesa izango du besteak beste, eta sagardoa, pintxoak, musika eta abar izango dira aukeran. Bihar beteko da urtebete 18/98 auziko epaiketak hasi zirenetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!