Hernanik meritu haundiko berdinketa lortu zuen atzo

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 20a, 02:00

Hernanik 2-2 berdindu zuen atzo Intxaurdiren zelaian eta dagoneko badira 9 jardunaldi partidurik galtzen ez dutela. Partidurik gehienean etxekoak baino gehiago izan ziren zuri berdeak, baina partidua 9rekin bukatu zuten eta nahikoa egin zuten emaitzari eustea. Hernaniarren golak Garazi Zarautz eta Izarne Oiarzabalek sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!