2-3 irabazita helburu bikoitza bete du: arratxa txarra bukatzea eta aurkari zuzen bat aurreratzea
Hernaniko Gorengo taldeak 2-3 irabazi zion Arrasateri atzo, Atxabalpe zelaian jokatutako partiduan. Golak Hodei Perezek, kontraerasoan; Olasagastik, gol olinpikoa sartuta, eta Iker Torrek sartu zituzten. Garaipenarekin arratxa txar bati bukaera eman dio taldeak, azken lau partiduetatik hiru galdu baizituen. Jon Loranen hitzetan, ´merezitako garaipena` izan zen atzokoa eta partidu nahiko ondo kontrolatu zuten, ´nahiz eta 2-3koa despiste batean sartu diguten eta bukaeran pixka bat sufritu dugun`. Arduradunaren esanetan, ´garaipena oso ondo etorri zaie, azken porrotak ahazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!