Eskola kirol jardunaldia izango da gaur goizean Sagastialdeko pistan, 11:00etatik aurrera. Bertan benjamin adineko gazteak lehiatuko dira 50 metrotan, pelota jaurtiketan, luzera jauzian eta 500 metrotan.
Goizeko 10:00etan, berriz, Irungo hasiera krosean (cros de apertura) parte hartuko dute hainbat korrikalari hernaniarrek, urtero bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!